Euskal Dendak ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!! opa dizuet.
Euskal Denda te desea ¡¡¡¡FELICIDADES Y FELIZ AÑO NUEVO!!!!
Euskal Dendak ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!! opa dizuet.
Euskal Denda te desea ¡¡¡¡FELICIDADES Y FELIZ AÑO NUEVO!!!!
Joan den asteburuan, Euskal Dendak paper handia izan zuen Onda vascako prograzioan. Izan ere, hainbat artisau Imanol Arrutirekin egon ziren, haien artean Laia Varela.
El
pasado fin de semana, la Euskal Denda tuvieron un papel estelar en la
programación de Onda vasca. De hecho, unos cuantos artesanos estuvieron
con Imanol Arruti, entre ellos la guipuzcoana Laia Varela que debutaba en la plaza duranguesa.
Gozatu elkarrizketarekin.
Disfruta de la entrevista.
Horrela da bai, hedabideek ere gure berriak zabaltzen dituzte.
Los medios también cuentan el éxito de la 25. Euskal Denda.
Bost Azoka egun eta 15.709 bisitari, hori da Euskal Dendaren 25. edizioaren zirkulua ixten duen laburpena. Larunbatetik asteazkenera arte, jai-egun hauetan, artisau-makroerakusleiho hau garatu da, euriari, haizeari eta beste alerta batzuei aurre eginez. Hori bai, bertan, segurtasun-neurriak zorrotzak izan dira, alabaina lehenetsi dena izan da artisauak tailerretatik ateratzea eta ia bi urteko lanak agerian uztea, izan ere, joan den 2020an ez zen egin COVID -19 gaixotasunagaitik. Beraz, “harro gaude funtzionatu duen moduaz, izan duen errespetuaz. Jarraitu beharreko adibide bat izan dela uste dugu”, azpimarratu zuen Arbaso Elkarteak, Euskal dendaren antolatzaileek.
Ez da Euskal Denda erraza izan, izan ere, pandemia, krisia, osasun larrialdi egoera hau, gizarte osoa hertsatuta duena, zilarrezko ezteiak betetzen ziren edizioan ere nabaritu da. Hala ere, 15.709 bisitari hauek ez zirela aurreikusita san daiteke, horrenbestez, “espero genuen kopurua soberan bete dela”, esan zuten. Arbasoren ustez, “Durangoko Azokak ere jende gutxiago mugiarazi izana nabarmena da gure azokan. Baina aurtengo zifrak perspektibarekin begiratu behar dira, eta onak dira”.
Jakina, horrek guztiak salmenta txikiagoak ekarri ditu, “baina saltzea saldu egin da. Jendeak Gabonak ospatzen jarraitzen du, agian lehen gehiago gastatzen zen, eta orain gehiago pentsatzen da, ez da modu konpultsiboan erosten, baina artisauek saldu egin dute eta, jakina, eskerrak eman behar zaizkie publiko leialari”.
Arbason 25 urte bete ez izanaren pena geratzen dira. Nahi zuten festa handi bat eta Artetsu Sarien ospakizunarekin batera ospatzea, “baina zentzudun jokatzea nagusitu da bai artisauengan, bai publikoengan. “Izugarri ondo egon dira, biak, oso jakitun izan da jokoan dagoenaz, eta segurtasuna errespetatu da, beste ezeren gainetik”.
Era
horretan, artisautzarekin izandako hitzordu jendetsu hau luzatu den
bost egunetan, bisitak etengabeak izan dira. Horregatik,
segurtasunaren gaia oso zorrotza izan da. «Esparruaren edukiera bete
dugu une oro», adierazi zuten, eta barruan baimendutako pertsonen
kupoa bete behar zen bakoitzean, sarbidea ixten genien
bisitariei.
Hitzordu honen ondoren, Arbasok 26. edizioari
begira jarri da, pandemia amets txarra izango delakoan eta Durangora
egingo den erromesaldi jendetsu hau berreskuratuko delakoan.
Orduak
aurrera doaz eta 25. edizio honen amaierara hurbiltzen ari gara. Euskal
Denda honek, izurriteak markatuta egon bada ere,
artisauak kulturaren bizkarrezurra eta kontuan hartu beharreko motor
ekonomiko garrantzitsua direla berriro erakutsi du.
Gutxiago
falta da 25. edizio magikoa honen ateak ixteko, baina
oraindik Merkatu plazan dauden 52 artisaukin goza daiteke.
Oraindik denbora dago Durangoko plaza honetan inoiz egon ez direnak ezagutzeko, izan ere, hemen dauden 52tik 18 berriak dira.
Sektoreka, aurten
ehungintzari lotutako artisauak nabarmenetarikoak dira; izan
ere, 12 artisauk sektore honetan dihardute, osagarriak, moda edo feltroa egiten dute. Beraz, sektorearen segmentu garrantzitsua da.
Bitxigintza ez da atzean geratzen, beste horrenbeste ekoizleren zazpi
artisau-tailer baitaude bertan. Ez da ahaztu behar
elikagaien sektoreak leku garrantzitsua duela Euskal Dendan, sei
espezialistekin, onenak bere alorrean, eta bere produktuak guregana hurbiltzen dira plaza honetan. Horrez gain ez dira faltako zeramika, larrua edo euskal kirola, besteak beste; izan ere, hauek gremio klasikoak dira azoka honetan.
Ez ahaztu gaur 20:00etan itxiko dugula eta noski, harrera ona izango duzula.