lunes, 6 de diciembre de 2021

Durangaldekoa

Beste behin ere, Durangaldeko artisauak Euskal Dendan izango dira, aurten bost  izango dira, hain zuzen ere.
Herriko bitxigilea, Eneko Unzalu, ez da faltako. Durangarrak jakin badaki ezinbesteko hitzordua dela bertokoa. Zilarra maitasunez lantzen du eta hori argi eta garbi geratzen da Euskal Dendan.


Felix Larrañaga berriztarra, zura zizelkatzen diharduena, bere publikoarekin elkartuko da berriro. 2018an, aurrez aurreko azken azokan, jaso zuen haren babesa, urte horretan stand-ik onenaren saria eman ziotenean. Larrañagak ez du une bat ere alferrik galtzen, beraz, lanean ikusiko duzu.

 

 


Gorakatek ere ez du hitzordu hura galdu nahi, laugarren urtez joaten baita. Elorrioko gazte honek badaki Euskal Denda plazarik garrantzitsuena dela eta bertan jarri ditu bere itxaropen guztiak.

 

 

 

Durangoko plazan ere finkoak dira Restaurarte zaharberritze tailerra, 2010ean standik onena irabazi zuen. Ordutik hona, gogotik egin du euria, baina argi dago tailer honek esperientzia eta lan ona irabazi dituela.


Durangaldeko ere bada Iñaki Unanue. Aspaldi bere kabuz aurkitu du forjan naturarekiko lotura eta, paradoxikoa dirudien arren, mendira eta naturara eraman ditu bere lanak. Bere eskultura-lanak erakusten du egurra, burdina eta harria guztiz menderatzen dituela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario