Orduak
aurrera doaz eta 25. edizio honen amaierara hurbiltzen ari gara. Euskal
Denda honek, izurriteak markatuta egon bada ere,
artisauak kulturaren bizkarrezurra eta kontuan hartu beharreko motor
ekonomiko garrantzitsua direla berriro erakutsi du.
Gutxiago
falta da 25. edizio magikoa honen ateak ixteko, baina
oraindik Merkatu plazan dauden 52 artisaukin goza daiteke.
Oraindik denbora dago Durangoko plaza honetan inoiz egon ez direnak ezagutzeko, izan ere, hemen dauden 52tik 18 berriak dira.
Sektoreka, aurten
ehungintzari lotutako artisauak nabarmenetarikoak dira; izan
ere, 12 artisauk sektore honetan dihardute, osagarriak, moda edo feltroa egiten dute. Beraz, sektorearen segmentu garrantzitsua da.
Bitxigintza ez da atzean geratzen, beste horrenbeste ekoizleren zazpi
artisau-tailer baitaude bertan. Ez da ahaztu behar
elikagaien sektoreak leku garrantzitsua duela Euskal Dendan, sei
espezialistekin, onenak bere alorrean, eta bere produktuak guregana hurbiltzen dira plaza honetan. Horrez gain ez dira faltako zeramika, larrua edo euskal kirola, besteak beste; izan ere, hauek gremio klasikoak dira azoka honetan.
Ez ahaztu gaur 20:00etan itxiko dugula eta noski, harrera ona izango duzula.
miércoles, 8 de diciembre de 2021
Parada ederra
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario