Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere. Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batzen dira.
Gure artisautzak badu mugak gaindi ditzakeen kalitatea; beraz, horixe izango da helburua epe labur eta ertainera, noranzko horretan lan egin behar baitugu. Esperientzia honi esker, bisitariak konprobatzen du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla.
Halaber, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta
galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario